2019/03/04

ARGAZKIEN INGURUKO HAUSNARKETA


Gaurkoan, ikasten ari diren pertsona desberdinei ateratako argazkiak aztertu ditugu. Talde bakoitzak bere argazkiak erakutsi ditu taldekideen aurrean.

Argazki gehienetan, ikasleek, pasotismo egoerak islatzen zituzten, gelan zeuden bitartean mugikorrak erabiltzen ari baitziren. Elkarrizketan zehar, "google nos hace idiotas" bezalako esaldiak azaldu dira. Horretaz gain, argazkietan azaldutako asko eta asko, erdi etzanda agertzen ziren aulkietan.

Argazkietan, heterogeneotasun nabaria aurkitu ahal izan dugu, gehiengoak jarrera ez egokia eduki arren baziren batzuk gelan arreta jartzen zutenak eta arreta jartzen zutela ematen zutenak ere, hau da, "está a todo pero no está a nada".

Argazkiei erreparatuz konturatu naiz erdi edo goi-mailako graduetan ari diren ikasleak gustorago daudela klasean, baliteke hau askatasun gehiago dutelako izatea edo agian tailer batean egotean adibidez, beraien saltsan egon ahal direlako.

Arreta deitu didan beste aspektu bat ondorengoa izan da. Gela batean adin ezberdinetako  pertsonek ikasten zuten, hau da, adinaren inguruan ere heterogeneotasun handia zegoen. Gure graduarekin, lehen hezkuntzarekin alderatuz, konturatu gara gure gelan homogeneotasun nabaria dagoela, pare bat pertsona izan ezik denok baigara adin berdinekoak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario