Gaurko saioan Tomboy izeneko filma ikusi dugu. Filmeko protagonistak Lord zuen izena baina lagunen aurrean Mikel izena zuela esaten zuen, neska jaio arren mutil sentitzen baitzen. Bere amaren portaera gai honen aurrean ez zait batere egokia iruditu uste dudalako bakoitzak nahi duena izateko eskubidea duela eta honek ez zuen onartzen bere alaba mutil sentitzea. Horretaz gain, uste dut jarrera horrek umearengan eragin handia izan dezakeela, batez ere arlo psikologikoari erreparatuz, ez delako bidezkoa 10 urte inguruko ume bat neskaz jantzita joatera behartzea bere lagunen aurrean, berak nahi ez duenean.
Filmeko beste pasarte batek ere arreta deitu dit. Pasarte honetan hainbat gazte agertzen ziren zapiaren jokora jolasten eta Mikel eta beste neska baten txanda heltzean, neskak belarrira esan dio zapia hartzeko, horrela irabazi ahal izateko eta besteen aurrean txarto geratu ez dadin. Arraroa iruditu zait keinu hau, adin horietan umeen artean lehiakortasuna nagusitzen baita.
Azpimarratu beharreko beste puntu bat, Lord neska zela konturatzean lagun guztiek izan duten erreakzioa da, ez baita oso egokia izan, jo nahi izan dutelako. Nik uste gai hau normalizatuago egon beharko litzatekeela gizartean, txikitatik erakutsi behar zaie umeei bakoitza nahi duen bezalakoa izan daitekeela eta neska jaiotzeagatik ez dela zertan betirako neska izan behar, mutila izan nahi badu.
Laburbilduz, uste dut film hau lehen hezkuntzako azken urteetako umeei jartzea egokia izango litzatekeela, gizartean asko ikusten ez diren baina guztiz arruntak diren hainbat gai jorratzen dituelako.
Hurrengo klase ordua ere, Tomboy pelikula amaitzeko erabili dugu. Amaitu ostean, denon artean tertulia bat burutu dugu pelikulan agertutako eszena eta gai desberdinei aipatu eta eztabaidatuz.
Jarraian, Tomboy filmaren trailerra ikusteko link-a duzue eskuragarri:
https://youtu.be/M7UfHDMIj38
Hurrengo klase ordua ere, Tomboy pelikula amaitzeko erabili dugu. Amaitu ostean, denon artean tertulia bat burutu dugu pelikulan agertutako eszena eta gai desberdinei aipatu eta eztabaidatuz.
Jarraian, Tomboy filmaren trailerra ikusteko link-a duzue eskuragarri:
https://youtu.be/M7UfHDMIj38
No hay comentarios:
Publicar un comentario